XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pertsona batek gutxi gorabehera, kilo bat zabor sortzen du egunean

Zenbaki artean

Saiatu dauden hutsuneetan zenbaki egokia idazten batuketa osatzeko.

Bitxikeriak

Praka bakeroen jatorria.

Praka bakeroak esan leike Levi Strauss Bavariako judutar bati esker ditugula.

1829an sortu eta 1902an hil zen jostun honek, gaztea zela, Estatu Batuetara emigratu zuen dirutza biltzeko ahaleginetan.

Hasieran New York-era jo zuen baina negozioak ez zitzaizkion uste bezain ongi gauzatu.

1850ean San Franciscora abiatu zen New York utzita.

Hasiera batean dendetarako eta bagoietarako lona saltzen jardun zuen.

Armadarekin eginiko operazio batean, ordea, enkargatutako lona gehiena bueltatu egin zioten kalitate txarrekoa zela aipatuz.

Esperantza handirik gabe, lona horrekin prakak egitea erabaki zuen.

Oihala gogorra izaki, mehatzetako langileei erabilgarria egingo zitzaiela otu baizitzaion.

Asmatutako praka berri horiei poltsiku ugari jarri zizkien mineral mostrak eta lanerako tresnak bertan gordetzeko premia zutela konturatuta.

Jantzia gotortzearren josturetan rematxeak jarri zituen.

Praken negozioa ondo zihoakiola eta, sozietate bat sortu zuen Jonas eta Luis bere bi anaiekin eta hamar urteren buruan, 1860an, lonaren ordez Frantziatik eramandako kotoizko oihal bat erabiltzen hasi zen.

Berez Italiako Genova herrian sortutako materiala zen.

Frantziarrek Genes deitzen zioten.

Hortik dator, hain zuzen ere, Jeans izena.

Gerora, oihal hori indigoz tintatuta praketako zikinkeria errazago disimulatzen zela konturatu zen Strauss.